Aspasia Emakumeen Elkarteak Emakumea eta Kirolari buruzko IV. Mintegia 2014ko urriaren 17an Bilboko Carlton Hotelean ospatu zuen. Han aurkeztutako hitzaldiak eta egindako ekarpenak aldizkari batean jaso ditugu, ekimen honetan parte hartu zuten emakume kirolari batzuei egindako elkarrizketekin batera.
Aldizkaria euskarri digitalean dago eskuragarri, honako esteka hauetan sakatuz, euskarazko bertsioa edo gaztelaniazkoa jaso ahal izateko. Era berean, urtero egiten ohi dugun moduan, aurten ere paperean inprimatu dugu aldizkaria, eta Euskal Autonomi Erkidegoan kirolaren eremuan zer esanik duten elkarte, federazio, klub, erakunde eta gainontzeko eragileei aleak bidali dizkiegu. Dena den, zu ere interesik bazenu, atsegin handiz doan ale bat etxera bidaliko dizugu. Horretara, emaizkiguzu arren zure datuak, zure posta helbidea barne, honako estekan agertzen den posta elektronikoan.