Iragarrita genuen moduan, ostiral honetan, 2019ko urriaren 25ean, Emakumea eta Kirolari buruzko IX. Mintegia ospatu dugu Bilboko Carlton Hotelean. Egitarauari eutsiz, Maravillas Aparicio, “Guk, emakume kirolariak” elkarteko zuzendariak hasierako hitzaldia eskaini du eta, ondoren, Rocio Ybarra, Hockeyko jokalari olinpikoa, eta Ares Zamora, WATS Team-eko bazkidea, bigarren hitzaldia eskaini dute, beren bizipenak eta kirolaren eremuan izandako eskarmentuen inguruko gogoetak entzulegoari luzatuz.
Mintegia amaitu aurretik, ohiko hausnarketa eta parte hartzeko eremuari txanda iritsi zaio. Honela, lan-mahaiak eratu dira, eta taldeka hitzaldiaren harira egindako ekarpenak landu dira.
Azkenik, Emakumea eta Kirola sariak banatu dira. Ainhoa Azurmendi, Avento-ko kontsultorea, Bera-Bera kluba eta Basqueteam Fundazioa garaile suertatu dira kirolaren eremuan berdintasunaren alde adierazi duten konpromisoagatik.