Categorías
Mujer y Deporte 2014

IV. Mintegian izandako hitzaldi eta ekarpenak, hemen ikusgai

[youtube=http://youtu.be/nBmnTuww1nw]

2014ko urriaren 17an Bilboko Carlton Hotelean ospatu zen “Emakumea eta Kirolari buruzko IV. Mintegia”. Bertan bi hitzaldi eta hausnarketarako lan eremuaz gozatzeko aukera izan zuten ekitaldi honetara gerturatu ziren lagunak. Lehenengo hitzaldia Ainhoa Azurmendi, Aventoko kirol aholkularia eskaini zuen eta bigarrena, María Jose Camacho, Madrilgo Unibertsitate Complutensenko Hezkuntza Fakultateko irakasleak eman zuen. Ondoren, esan bezala, gogoetarako tarte aberasgarriari hasiera eman zitzaion, bertan elkartuta zeuden lagunak ekarpenak egiteko aukera zutelarik. Mintegian izandako ekimen gehienak goian dagoen bideoan ikus daitezke, irudiaren erdian dagoen gezian sakatuz. Topaketaren egitaraua osorik ezagutzeko, “Sigue leyendo” dioen estekan sakatu.