Aspasia emakume elkarteak antolaturiko Emakumea eta kirolari buruzko VI. mintegiaren ikusentzunezkoa eskaintzen dizuegu ondoren. Bertan hitzaldiak eta egindako ekarpen goraipagarrienak ikusi ahal izango dituzue. On egin!
Etiqueta: mintegia
Aspasia Emakumeen Elkarteak Emakumea eta Kirolari buruzko IV. Mintegia 2014ko urriaren 17an Bilboko Carlton Hotelean ospatu zuen. Han aurkeztutako hitzaldiak eta egindako ekarpenak aldizkari batean jaso ditugu, ekimen honetan parte hartu zuten emakume kirolari batzuei egindako elkarrizketekin batera.
[youtube=http://youtu.be/nBmnTuww1nw]
2014ko urriaren 17an Bilboko Carlton Hotelean ospatu zen “Emakumea eta Kirolari buruzko IV. Mintegia”. Bertan bi hitzaldi eta hausnarketarako lan eremuaz gozatzeko aukera izan zuten ekitaldi honetara gerturatu ziren lagunak. Lehenengo hitzaldia Ainhoa Azurmendi, Aventoko kirol aholkularia eskaini zuen eta bigarrena, María Jose Camacho, Madrilgo Unibertsitate Complutensenko Hezkuntza Fakultateko irakasleak eman zuen. Ondoren, esan bezala, gogoetarako tarte aberasgarriari hasiera eman zitzaion, bertan elkartuta zeuden lagunak ekarpenak egiteko aukera zutelarik. Mintegian izandako ekimen gehienak goian dagoen bideoan ikus daitezke, irudiaren erdian dagoen gezian sakatuz. Topaketaren egitaraua osorik ezagutzeko, “Sigue leyendo” dioen estekan sakatu.
“El Correo” deritzon egunkari bilbotarrak 2014ko urriaren 16an, eta “Elkarkidetasun bizitza” atalean, Emakumea eta Kirolari buruzko IV. Mintegia dela eta, Aspasia Elkarteko presidentea den Conchi Manzanal elkarrizketatu egin du. Argitaratutako elkarrizketa irakurtzeko, “Sigue leyendo” ipintzen duen atalean klikatu dezakezu (Albistea gazteleraz dago)