Aspasia emakume elkarteak antolaturiko Emakumea eta kirolari buruzko VI. mintegiaren ikusentzunezkoa eskaintzen dizuegu ondoren. Bertan hitzaldiak eta egindako ekarpen goraipagarrienak ikusi ahal izango dituzue. On egin!
Etiqueta: VI. Mintegia
Iragarrita zegoen moduan, gaur, 2016ko urriak 28, Emakumea eta Kirola VI. Mintegia ospatu dugu berriro, Bilboko Carlton Hotelean. Eta zuei guztioi esker, ekitaldia guztiz arrakastatsua eta oso aberasgarria izan da. Eskerrak, nola ez, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Emakunderi, ekintza laguntzen baitute eta, honi esker, antolatu ahal dezakegu. Bi erakunde hauek ordezkatzen Maria Guijarro, Aldundiko Berdintasuna eta Hiritarren Eskubideen Zuzendaria, eta Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendaria, irekialdi ekitaldian lagundu gintuzten. Urtero bezala, gauza asko ikasteko aukera izan dugu, oso teknikoa izan den mintegi honetan. Jardunaldiaren xedea emakumeen egoera kirol zuzendaritzako eremuetan aztertzea izan da, eta postu hauetan dauden emakumeen kopurua oso urria denez, honen zergatia aztertu eta egoera honi buelta emateko proposamenak landu ditugu.
Dakizuenez, datorren ostiralean, 2016ko urriaren 28an, Emakumea eta Kirolari buruzko VI. Mintegia Bilboko Carlton Hotelean ospatuko dugu. Izan badugu behin betiko egitaraua, eta jarduera gazteleraz ospatuko denez, hizkuntza honetan eskaintzen dizuegu jarraian. Era berean, kirolaren eremuan emakumeen botere hartzeari buruz arituko garela gogoratu nahi dizuegu. Zuzendaritza postuetara iristeko dauden zailtasun eta trabak, egungo kirol federakuntzeko eta klubetako zuzendaritza batzordeen osaketa eta emakumeen indarra,… izango dira mintegiaren muin nagusiak. Eta urtero bezala, parte hartzaileen ekarpenak jasotzeko tartea ere egongo da. Hona hemen egitaraua (gazteleraz):