Urriaren 26an Emakumea eta Kirolari buruzko VIII. Mintegia ospatu dugu Bilboko Carlton Hotelean eta, berriro ere, zuen laguntza eta parte hartzeari esker, arrakasta bikaina izan du. Cristina Ubani eta Lucia Pascua eskaini genizkizuen bi hitzaldiak, eta ondoren guztiok elkarrekin landu genuen lantegia oso oso aberasgarriak izan dira, eta denok oso aberasgarritzat jo ditugu. Gauza asko ikasteaz gain, lagun berriak egin eta besteen iritziak, gogoetak eta bizipenak zuzen zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen. Berriro ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuei esker hau guztia posible izan delako.
Etiqueta: VIII Mintegia
Bihar, 2018ko urriaren 26an, Bilboko Carlton Hotelean Emakumea eta Kirolari buruzko VIII. mintegia ospatuko dugu. Goizeko 9etan hasi, eta eguerdiko 14etara arte berdintasuna kirolaren eremuan sustatzeko eta bultzatzeko lanean arituko gara. Kirolariak, federazioetako ordezkariak, kirol klubetako arduradunak,… bertan elkartuko gara, bi hitzaldi entzuteko eta ondoren ospatuko diren lan taldeetan parte hartzeko. Hurbiltzeko asmoa baduzu, bidaliguzu arren posta elektroniko bat zure parte hartzea baieztatuz, asociacion.aspasia@gmail.com posta helbidera.
Hona hemen egitarau osoa: