Guri buruz

Aspasia logoaAspasia emakumeok osatzen dugun irabazteko asmorik gabeko elkartea da, baina guztiz irekita gaude gurekin elkarlanean eta lankidetzan aritu nahi duen edozein lagunarentzat. Gure aburuz, emakumeak eta gizonak eskubide eta aukera berdinak izan behar dituzte bizitzaren eremu guztietan, baina gure ikuspegia ez da inolaz ere baztertzailea edota isolazionista. Alderantziz, guztiok elkarrekin bizi behar dugu, bata bestearengandik gauzak ikasten eta esperientziak eta jakituria trukatzen. Gainera, gizonekin batera egin behar dugu lan aspaldidanik emakumeok jasan behar izan dugun diskriminazioa gainditzeko.

Eta asmatu ahal izan duzuen bezala, gure elkarteak bere izena Aspasia de Miletori zor dio, K. a. IV. mendean Atenasen eragin garrantzitsua izan zuen adimen handiko emakumea. Ez dugu hemen ipiniko bere biografia osoa, Wikipedian bait duzue eskuragarri. Baina Aspasiaren lana eta ezagueren mesederako egin zuen ekarpena bere garaiko jakintsu garrantzitsuenen artean egotea merezi zuen; hala eta guztiz ere, gizonezkoa ez izateak erabat baldintzazu zuen bere bizitza, eta aintzatespena ukatu zitzaion. Berari eta, gizadiaren historian zehar, bere egoera jasan izan duten emakume guztiei gure elkartearen izena eta jarduerak eskaini nahi dizkiegu.

Emakumeok sortzaileak eta ausartak gara sexismoak askotan ipintzen gaituen kortse sexistatik ihes egitea lortzen dugunean. Gure elkartearen xedea emakumearen parte hartzea sustatzeko eta areagotzeko arnasguneak sortzea da, gure balioa eta gaitasunak aldarrikatuz.

Eta azken urteotan arrakasta handia lortu du gure elkarteak orain arte oso gutxitan landu den eremu bati arreta berezia eskainiz: emakumearen eta kirolaren arteko harremana. Urtero emakume kirolariak elkartzen dituen topaketa bat antolatzen dugu, mintegi baten itxura hartzen duelarik. Kirolariak ez ezik, federakuntzetako agintari eta ordezkariak, klubetako zuzendariak, erakundeetako ordezkariak… elkartzen ohi ditugu eta elkarrekin hausnarketa egiteko aukera izaten dugu. Benetan ekintza zoragarria iruditzen zaigu, betidanik gizonezkoek indar handia izan duten eremu batean berdintasuna lantzeko aukera ematen bait zaigu. Lan honen fruituak liburuxka batean jasotzen ditugu liburua amaitutakoan (hemen 2012koa irakur dezakezu, euskaraz eta gazteleraz, eta hemen, berriz, 2013koa euskaraz eta gazteleraz).

Hasieran esaten genuen moduan, gurekin parte hartu nahi izanez gero, emakumezkoa zein gizonezkoa izanik, posta elektroniko bat bidali besterik ez duzu egin behar, eta berehala zurekin harremanetan ipiniko gara. Zure iradokizunak, iritziak, ikuspegiak edota gogoetak ongi etorriak izango dira, zalantzarik gabe.

Beraz, animo! Eta eskerrik asko lerro hauek irakurtzeagatik.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *